Itxi

Gipuzkoa Basket

Saskibaloia

Sergio Garciak entrenatuko du Gipuzkoa Basket

EITB MEDIA

Entrenatzaile donostiarra taldeko bigarren entrenatzailea izan zen 2017 eta 2019 urteen artean. Orain, datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du.

  • Sergio Garcia, Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea

    Sergio Garcia, Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea. Irudia: Gipuzkoa Basket

Sergio Garciak Gipuzkoa Basket entrenatuko du datozen bi denboraldietan, taldeak asteazken honetan jakitera eman duenaren arabera.

Entrenatzaile donostiarrak FEB Lehen Mailan egin du lan, batez ere, orain arte. Izan ere, zazpi denboraldiz, Palentzia taldearen bigarren entrenatzailea izan zen: 2015ean, lehen entrenatzaile lanetan hasi zen. Garai horretan, lehen postua lortu zuten ligan, Printzesa Kopa irabazteaz gain.

2017. eta 2019. urteen artean, Gipuzkoa Basketekin lan egin zuen, bigarren entrenatzaile gisa. 2019an, Leyma Coruña zuzentzen hasi zen, eta taldeak inoiz lortutako sailkapen onena sinatu zuen.

2022az gero, laguntzaile lanetan aritu da Bilbao Basketen. Aurkezpen ofiziala ostiral honetan egingo dute, 11:00etan, Amenabar Arenan.