Baskonia
Baskonian, 2023tik
Chima Monekek Baskonia utzi eta Izar Gorrian jokatuko du
EITB MEDIA
Jokalari nigeriarrak, 29 urtekoa bera, bi denboraldi eman ditu Gasteizko klubean, eta, guztira, 128 partida jokatu ditu. Monekek Izar Gorria Belgraden jarraituko du bere kirol ibilbidea, alegia, Euroligako beste talde batean; bi denboraldiz sinatu du Serbiako taldearekin.
-
Chima Monekek bi denboraldi eman ditu Baskonian. Argazkia: EFE.
Chima Monekek ez du Baskonian jarraituko, eta Izar Gorria Belgradek fitxatu du, 2027ra arte, astearte arratsaldean euskal taldeak eta Serbiako taldeak iragarri dutenez. Jokalari nigeriarrak, 29 urtekoa bera, bi denboraldi eman ditu Gasteizko klubean, eta, guztira, 128 partida jokatu ditu.
"Klubak eskerrak ematen dizkio Chimari, bi urte hauetan egindako lanagatik, eta zorte handia opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean", nabarmendu du Baskoniak, ohar bidez.
Monekek, hala, Euroligan jokatzen jarraituko du; hiru denboraldiz aritu da Europa mailako txapelketarik handienean, 2022-23 denboraldian ere jokatu baitzuen, Baskoniak fitxatu aurretik, Monakon zebilela.