Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Rafa Villarrek Baskonian jokatuko du 2028ra arte

EITB Media

Bartzelonako joko-antolatzaileak hiru denboraldirako kontratua sinatu du Arabako taldearekin.

  • Rafa Villar

    Rafa Villar, Baskoniako jokalaria. Argazkia: Baskonia

Baskoniak Rafa Villar fitxatu du datozen hiru denboraldietarako; hau da, 2028ra arte. Horrenbestez, 20 urteko katalunirra da Arabako taldeko joko-antolatzaile berria.

Bartzelona taldearen harrobian hazi zen, 1,91 metro neurtzen du eta Barçarekin egin zuen debuta Endesa Ligan. Azken hiru denboraldiak Hiopos Lleidan eman ditu. 2024-2025 sasoian 34 partida jokatu ditu Endesa Ligan, batez beste partidako 19 minutu jokatuta eta 8,8ko balorazioa erdietsita.

2024an Espainiako selekzio nagusiarekin debutatu zuen. Lehenago, Europako txapelduna izan zen 18 urtez azpiko mailan eta munduko txapelduna 19 urtez azpiko mailan.