Itxi

Baskonia

Agurra

Jaramaz joko-antolatzaileak eta Ndiaye pibotak ez dute Baskonian jarraituko

Agentziak | EITB

Kontratuak amaitu ondoren, bietako batek ere ez du lortu Gasteizko taldean nabarmentzea.

  • Jaramaz eta Ndiaye. Argazkia: Baskonia

    Jaramaz eta Ndiaye. Argazkia: Baskonia

Ognjen Jaramaz antolatzaileak eta Ousmane Ndiaye pibotak ez dute Baskonian jarraituko, kontratua amaitu baitute, talde gasteiztarrak ostiral honetan iragarri duenez.

Jaramaz, 29 urteko serbiarra, iazko udan iritsi zen Gasteizera. Euroligan esperientzia izanik, errendimendu ona izatea espero zen, baina hirugarren antolatzailea izan da denboraldi osoan, minutu gutxi jokatu ditu eta errendimendu baxua izan du. Serbiarrak 49 partida jokatu ditu denboraldi honetan Gasteizko taldearekin.

Ndiaye 21 urteko senegaldarrak Baskonian hasi zuen denboraldia, eta 19 partida jokatu zituen, baina abenduan Granadara joan zen utzita.