Baskonia
Buesa Arena
Baskoniak hirugarren garaipena jarraian lortu du Euroligan Ivanovicen Virtusen aurka (87-76)
EITB Media
Dubai, Efes eta Teneriferen aurka etxean lortutako hiru garaipenekin joan den astean dinamika aldatu zuten gasteiztarrek, eta gaur bolada onari eutsi diote.
-
Buesa Arenan jokatutako Euroligako partida. Argazkia: EFE
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du eta hirugarrena Euroligan, Dusko Ivanovicek zuzendutako Boloniako Virtusen aurka (87-76). Horrela, arabarrek euren norabidea zuzentzen jarraitzen dute.
Gasteiztarrek dinamika aldatu zuten iragan astean, etxean Dubai, Efes eta Teneriferen kontra hiru garaipen lortuta, eta Fernando Buesa Arenan jarraian jokatu duten laugarren partida izan da.
Luwawu-Cabarrot eta Diallo izan dira Baskoniako saskiratzaile onenak, 16 eta 14 punturekin, hurrenez hurren. Gasteizko taldea oso ondo aritu da jaurtiketen hautaketan (% 53 asmatu dituzte) eta defentsan aurrerapausoak ematen jarraitzen du, aurkariaren bostekoa 76 puntutan utzi baitu gaurkoan.
Norgehiagokaren atarian, Polonara, bi taldeen elastikoa defendatu zuen jokalari ohi italiarraren aldeko pankarta partekatu dute bi taldeek. Hegalekoak minbizia du, eta hamar egun koman igaro berri ditu.
FORZA ACHI! @ilpupazzo33 ¿¿¿¿¿ pic.twitter.com/GKCxZkWJuL
— Baskonia (@Baskonia) November 6, 2025

