Baskonia
Larunbatean, 19:15ean
Baskoniak garaipenaren bideari ekin nahi dio berriro Cajasolen etxean
Erredakzioa
Zan Tabaken jokalariek 48 ordutan bigarren partida jokatu beharko dute eta Ligako neurketetako txakalaldiak atzean utzi nahi dituzte.
-
Argazkia: EFE
Caja Laboralek Cajasolen kantxa bisitatuko du larunbat honetan, Sevillan. Gasteiztarrek garaipenaren bideari ekin nahi diote berrriz, eta bide batez Endesa Ligako bolada onari eutsi, atzo Euroligan Bartzelona Regalen aurka galdu ostean.
Arabarrek ia ez dute atsedenik hartu eta Andaluziako hiriburura joan dira dagoeneko, Gasteizen atzo Kataluiako taldearen aurka porrot egin eta gero. Caja Laboralek 17 garaipen jarraian zeramatzan eta Barçak bolada ona eten zuen. Azken bi hilabeteetan aurreneko partida galdu zuten gasteiztarrek.
Zan Tabaken jokalariek 48 ordutan bigarren partida jokatu beharko dute eta Ligako neurketetako txakalaldiak atzean utzi nahi dituzte.
Orain arte Baskoniak bi aurpegi azaldu ditu eta entrenatzailearen kezketako bat da; izan ere, CAI Zaragozaren, Assignia Manresaren eta Asefa Estudiantesen aurka arabarren intentsitateak behera egin zuen une batzuetan.