Baskonia
Top 16
Baskoniak Euroligako porrotak ahaztu nahi ditu Makabiren aurka
Erredakzioa
Caja Laboralek Makabi Tel Aviv hartuko du etxean, Euroligan berriro irabazteko asmoz, Israelek Palestinako lurralde okupatuetan duen jarreraren kontrako protesten artean.
-
San Emeterio, Makabi Tel Aviven aurka saskiratzen. Argazkia: EFE.
Caja Laboralek Euroligako Top 16an errenkan jasandako lau porrotak atzean utzi nahi ditu, Makabi Tel Aviven aurka jokatuko duen partidan, ostegunean, 20:30etatik aurrera, Buesa Arenan. Norgehiagoka ETB-1ek eta eitb.com-ek emango dituzte, zuzenean. Neurketa "arrisku handikoa" izendatu du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak. Euskal Herria Palestinak antolatutako protesta, Israelgo taldearen bisitaren kontra, lekuz aldatu du Jaurlaritzak.
Bartzelona, Khimki, Montepaschi Siena eta Olinpiakos taldeen aurka galdu du Baskoniak, eta Makabiri irabazi behar dio final-laurdenetarako sailkatzeko. Tel Aviveko taldeak hiru garaipen ditu, eta Baskoniak lau partida irabazi ditu. Ostegunean gailentzeak bi puntutara utziko luke Maccabi.
Carlos Cabezas ez da osteguneko neurketan egongo, Gasteizko taldea utzi ostean lehenengo aldiz. Devon Van Oostrum Ingalaterrako jokalari gaztea izango da Cabezasen ordezkoa, baina horrek ezin du Euroligan parte hartu. David Jelinek ere Baskoniarekin jokatzeko presto egongo da.
Makabi Tel Aviven eta Caja Laboralen arteko joaneko norgehiagoka baskonistek irabazi zuten, puntu baten aldearekin, San Emeterioren saskiratzeari esker (70-71).