Baskonia
Igandean, 12:15ean
Caja Laboralek Unicajaren aurka jokatuko du ia atsedenik hartu gabe
Erredakzioa
Ostiralean Khimki gainditu zuten Euroligan, eta Moskutik Malagara bidaiatu dute zuzenean. Bigarren postuan tinko jarraitzea da Arabako taldearen helburua.
-
Andres Nocioni Unicajaren aurka jokatzeko prest egongo da. Argazkia: EFE
Caja Laboralek Unicajaren aurka jokatuko du igande honetan (12:15ean) Martin Carpena pabilioian. Ostiralean Khimkiri irabazi zioten Euroligan, eta ia atsedenik hartu gabe doaz Malagara. Arabako taldeak hegaldi zuzena hartu du Moskutik Malagara.
Zan Tabakek zuzentzen duen taldeak nekea nabari dezake Unicajaren aurka, baina konfiantzarekin doaz, eta bigarren postuan mantentzea lagundiko liokeen garaipena eskuratu nahi dute.
Nocionik min hartu zuen belaunean Khimkiren aurkako partidan, baina Malagan jokatzeko prest egongo da. Ondorioz, Zan Tabak entrenatzaileak jokalari guztiak prest izango ditu igandeko partidarako.