Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak benetako finala dauka gaur Montepaschiren aurka

Erredakzioa

Talde italiarra gainditzen badu, hurrengo kanporaketarako txartela lortu lezake, baina badago Baskonia Euroligatik kanpo utziko lukeen beste aukerarik.

  • Caja Laboral, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Caja Laboral, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Caja Laboralek hil edo biziko partida jokatuko du ostegun honetan Montepaschi Sienaren aurka, Euroligako Top 16aren azken jardunaldian. Jokoan final-laurdenetarako txartela izango dute Zan Tabaken gizonek.

Italiako taldea gainditzen badu, hurrengo kanporaketarako txartela lortu lezake, multzoko hirugarren edo laugarren postuan bukatuz, baina badago Baskonia Euroligatik kanpo utziko lukeen aukera. Maccabik Bartzelonan irabazten badu eta Khimki, hamabi puntu edo gutxiagoko errentarekin, Olinpiakosen aurka nagusitzen bada, Caja Laboral at geratuko litzateke.

Gauzak horrela, emozioa ziurtatuta dago F multzoan. Bi txartel daude jokoan eta oraindik ere aukerak dituzten taldeak lau dira: Khimki, Olinpiacos, Caja Laboral eta Montepaschi Siena.

eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean emango dute partida, ostegunean 20:45etik aurrera.