Itxi

Baskonia

Larunbatean, 20:00etan

Baskoniak Valladolid hartuko du Ligan, Euroliga batera utzita

Erredakzioa

Zan Tabakek jokalari guztiak erabil ditzake. Caja Laboralen helburua bigarren postuan jarraitzea eta Bartzelonarekiko aldea handitzea da.

  • Arabarrek ligako bigarren postuari eutsi nahi diote. Efe.

    Arabarrek ligako bigarren postuari eutsi nahi diote. Efe.

Caja Laboralek Endesa Ligarekin du hitzordua larunbatean, ostegunean Euroligako final-laurdenetarako txartela eskuratu ostean. Arabarrek Blancos de Rueda Valladolid taldea hartuko dute.

Gasteizko taldeak burua ligan duela erakutsi beharko du, eta ez ostiralean Moskuko CSKAren kontra Euroligan jokatu behar duen partidan. Izan ere, Baskoniak partida oso txarrak jokatu ditu ligan Joventuten eta Malagaren aurka, asurreko egunetan Europan jokatu ostean.

Baskoniak duen nortasun bikoitz hori da bere areriorik arriskutsuena, eta Zan Tabaken gizonek ostegunean emandako mailaren oso antzekoa eman beharko dute larunbatean Valladolideko taldearen kontra arazorik ez izateko.

Zan Tabakek jokalari guztiak jokatzeko prest ditu, Fabian Causeur barne. Frantziarrak arazoak ditu hanketan eta ezin izan zuen Malagaren neurketaren azken txanpan jokatu. Hala ere, Montepaschiren aurka ez zuen arazorik izan.

Heurtelen 100. partida

Thomas Heurtel jokalari baskonistak 100. partida jokatuko du ACB ligan. Aurreko 99etan 5,8 puntu, 2,4 asistentzia, 1,4 errebote eta 4,5 puntuko batezbesteko balorazioa izan du.

Caja Laboralen helburua bigarren postuan jarraitzea eta Bartzelonarekiko aldea handitzea da.