Baskonia
Endesa Liga
Sufritutako garaipena erdietsi du Laboral Kutxak Santiagon (92-94)
Erredakzioa
Jarraian lau porrot jaso eta gero, arnas pixka bat hartzeko aukera emango dion garaipena lortu du Baskoniak.
-
Rio Natura Monbus-Laboral Kutxa. Argazkia: EFE
Laboral Kutxak garaipen garrantzitsua lortu du, Ligako seigarrena, Rio Natura Monbus taldea mendean hartuta (92-94). Gasteiztarrek Koparako txartela eskuratzeko aukerak dituzte oraindik ere.
Talde baskoniarrak hobeto hasi du partida (0-7), defentsan serio eta Milko Bjelicaren lidergopean, baina kirolgabetasun falta batek partidan sartu du etxeko talde, eta, apurka-apurka, markagailua parekatzea lortu du. Lehen laurdenaren amaieran, 19-20.
Hodge, Jelinek, Hanga, Mainoldi eta Diop jokalariek osatutako boskotearen alde egin du Scariolok bigarren laurdenaren hasierarako, eta Baskoniaren jokoak erritmoa galdu du. Galiziarrek egoera baliatu dute, eta animatzen hasiak ziren. Laboral kutxa pixka bat iparra galduta zebilen, baina hala ere “bizirik” ekin dio neurketaren bigarren zatiari (44-40).
10-0eko partzialari esker, markagailuan aurretik jarri da berriro ere Baskonia (53-56). Nocioni eta Heurtel, gakoak. Hirugarren laurdenaren amaieran, 59-61ekoa zen markagailua.
Partida azken hamar minutuetan erabaki da. Amaierarako biren faltan, Dewarren hiruko batek norgehiagoka berdindu du (86-86). Emozioa azken segundora arte, eta garaipena Baskoniarentzat izan da azkenean.
Corbacho izan da partidako saskiratzaile nagusia, 31 punturekin, eta Nocionik 26 egin ditu.