Baskonia
16, jardunaldia
Koparako txartela jokoan
Erredakzioa
15 jardunaldi jokatu direnean, eta denboraldiaren erdira heltzeko bi baino ez direnean geratzen, sailkapenean berdinduta daude Baskonia eta CAI Zaragoza.
-
Sergio Scariolo, Baskoniako entrenatzailea. Argazkia: EFE
Laboral Kutxak CAI Zaragozarekin neurtuko ditu indarrak igande honetan (12:15), Buesa Arenan, eta jokoan Errege Koparako txartela egongo da jokoan.
15 jardunaldi jokatu direnean, eta denboraldiaren erdira heltzeko bi baino ez direnean geratzen, sailkapenean berdinduta daude Baskonia eta Zaragozako taldea. Biek Malagan jokatuko den Kopan egon nahi dute.
Ia atsedenik ez dute Sergio Scarioloren gizonek, ostiralean Armani Milanen aurka jokatu baitzuten, Italian, Top16-ko hirugarren jardunaldian (83-76 galdu zuten).
Taldeko hainbat jokalari ez daude sasoi onean, eta Scariolok arazoak izan ditzake boskotea osatzeko. Giuseppe Poetak Buesa Arenan jokatuko du estreinakoz.
Partida zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.