Itxi

Baskonia

Errege Kopa

Scariolo: 'Jokalari guztiak jokatzeko prest egotea izango da gakoa'

Erredakzioa

Laboral Kutxako prestatzaileak Valentzia aurkari oso arriskutsua izango dela azpimarratu du, eta gakoa Baskoniako jokalari guztiak jokatzeko prest egotea izango dela esan du.

  • Sergio Scariolo. Argazkia: EFE

    Sergio Scariolo. Argazkia: EFE

Sergio Scariolo Laboral Kutxa Baskoniako entrenatzaileak jokalari guztiak jokatzeko prest izatea "ezinbestekoa" dela uste du Valentzia Errege Kopako final-laurdenetan gainditzeko.

"Kopan lehiatu nahi badugu, jokalari guztiak jokatzeko prest eduki beharko ditugu, sasoi onean", esan du teknikari italiarrak.

Olinpiakosen eta Fuenlabradaren aurka galdu ondoren, taldeak jokoa hobetu eta itxura aldatu behar duela azpimarratu du Scariolok. "Kopa jokatu aurretik hil edo biziko bi neurketa jokatuko ditugu. Gure jokoa berreskuratzen badugu, falta zaigun konfiantza ere berreskuratuko dugu", azaldu du Baskoniako entrenatzaileak.

Scariolok Valentzia Basketen jokoa eta jokalariak goretsi ditu: "Talde sendoa da, eta kanpoaldetik oso trebeak dira. Txapelketako talderik arriskutsuenetarikoa da".

Perasovicen gizonek hamabost garaipen lortu eta bi porrot bakarrik jaso dituzte denboraldi honetan, eta Endesa Ligako bigarren sailkatua da. Laboral Kutxak eta Valentziak abenduaren 8an jokatu zuten Buesa Arenan, eta laranjek 78-79 irabazi zuten Justin Doellmanek azken segundoetan lortutako saskiratzeari esker.