Itxi

Baskonia

Gaur, Barçaren aurka

Baskoniak ordaina hartu nahi du

Erredakzioa

Gasteiztarrak multzoko azken sailkatuak dira, eta ameskeria hutsa izango litzateke final-laurdenetarako txartela eskuratzea.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak Bartzelonaren aurka jokatuko du Euroligako Top16aren azken jardunaldiko partidan, gaur, 20:30ean. Taldeen egoera erabat ezberdina da: Baskoniak sei porrot jaso ditu jarraian, eta Barçak orain arte jokatutako partida guztiak irabazi ditu.

Thomas Heurtel osatu da eta partida joka dezake, baina ez ordea Giuseppe Poeta. Italiarrak zuntz-haustura dauka eta baja izango da. Lamont Hamilton ere etxean geratuko da.

Lamar Odom, bestalde, Gasteizen da dagoeneko baina Euroligako partida harmailetatik ikusiko du. Debuta larunbatean egin dezake. Partida hasi baino lehen izango da bere aurkezpena zaleen aurrean.

Gasteiztarrak multzoko azken sailkatuak dira, eta ameskeria hutsa izango litzateke final-laurdenetarako txartela eskuratzea.