Itxi

Baskonia

Euroliga

Odomen laguntza nahi du Baskoniak Unicajari irabazteko

Erredakzioa

Gasteitarrek sei porrot jarraian jaso dituzte Top 16-an eta ostegun honetan amaiera eman nahi diote bolada txar horri. Multzoko azken postuan daude.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Laboral Kutxa Baskoniak Lamar Odomen izena eman du Euroligan eta haren laguntza espero du ostegun honetan Unicaja mendean hartu ahal izateko.

Astebete daramatza Gasteizen eta Sergio Scarioloren eskemak barneratzen ari da, beraz, italiako entrenatzaileak izango du azken hitza. Thomas Heurtel ere jokatzeko moduan da, baina Lamont Hamilton, ordea, baja da.

Gasteitarrek sei porrot jarraian jaso dituzte Top 16-an eta ostegun honetan amaiera eman nahi diote bolada txar horri. Multzoko azken postuan daude.

Jarrai ezazu partida zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en, 20:45etik aurrera.