Itxi

Baskonia

Osteguna, 19:45ean

Baskonia eta Anadolu Efes, aurrez aurre aukerarik gabe

Erredakzioa

Laboral Kutxak Turkiako taldeko kantxa bisitatuko du. Aurkariak ere bi garaipen baino ez ditu, eta biak daude Euroligan jarraitzeko aukerarik gabe.

  • Anadolu Efes - Laboral Kutxa / EFE.

    Anadolu Efes - Laboral Kutxa / EFE.

Laboral Kutxak Anadolu Efesen kantxa bisitatuko du, ostegunean 19:45ean, jokoan ezer ez daukatela. Batak eta besteak bina partida baino ez dituzte irabazi Euroligan, eta hurrengo fasera igarotzeko aukerarik gabe geratu dira. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek.

Motibazio bakarra sailkapeneko azken postuan ez geratzea izan daiteke bi taldeentzat, fase hau bukatzeko bi neurketa geratzen direnean. Baskoniak Endesa Ligako norgehiagoka du buruan, Unicajaren aurka. Lehiaketa hori prestatzeko erabili dezake Sergio Scariolo Turkiako taldearen aurkako partida. Gainera, Olympiacosen aurka erakutsitako irudi kaskarra (89-59) hobetu nahiko du.

Lamont Hamilton, lesionatuta, ez da prest egongo, baina David Jelinek taldera itzuliko da. Azken bi neurketak galdu ditu, gastroenteritis gogor baten ondorioz. Fabien Causeur ere prest egongo da, azken partida bihurritu zitzaion orkatila osatuta.