Itxi

Baskonia

Euskal derbia

Baskoniaren kontra jokatuko dute Bilbao Basketeko jokalariek

Erredakzioa

Bilboko taldearen momentu zailean helduko da euskal derbia, jokalariek oraindik ez dutelako dirurik jaso. Taldea kreditu baten zain omen dago.

0:55

Laboral Kutxak Bilbao Basket hartuko du, larunbatean 20:30etan Buesa Arenan, Bilboko taldearen arreta egoera ekonomikoan jarrita dagoen bitartean. Beltzezko gizonek Baskoniaren aurkako derbia jokatzea erabaki dute, oraindik agindutakoa kobratu ez duten arren. Bestalde, EAJk, PSEk eta PPk egoera ekonomikoa konpontzeko Kutxabankeko kreditu bat bultzatu nahi dute. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek.

Laboral Kutxak Bilboko taldearen aurkako emaitza onekin jarraitu nahi du, horrela play-offetako postuetan sendoago mantentzeko, Endesa Liga bukatzeko bost jardunaldi geratzen direnean. Sergio Scariolok jokalari guztiak izango ditu prest, baita Lamont Hamilton ere, oinean izandako lesioa osatuta, taldekide ohien kontra itxura onena emateko asmoz.

Heurtel eta Pleiss izango dira taldeko liderrak, Nocioniren laguntzarekin, joko erregularrago baten bila. Beste jokalari batzuk, San Emeterio, Mainoldi, Jelinek, Hanga edo Poeta bezala, ez dira behar bezala aritu denboraldian.

Bilbao Basketeko jokalariek, bestalde, jokatzea adostu dute, oraindik dirudik jaso ez duten arren. Entrenatu beharrean, bildu egin zen taldea, Buesa Arenan jokatzeko erabakia hartzeko.