Baskonia
Endesa Superkopa
Hirukoetan onena izateko lehian arituko dira Ligako jaurtitzaileak
Erredakzioa
Denboraldiko lehenengo lehiaketaren finalaren atarikoan arituko dira jaurtitzaileak. Gasteizen izango da Superkopa, irailaren 26 eta 27an.
-
Davis Bertans / EFE.
Hiruko txapelketa izango da Endesa Superkopan, irailaren 26 eta 27an Gasteizen, finalaren atariko berezi bezala. Alberto Corbacho, Alex Abrines, Danilo Andjusic, Jimmy Baron, Davis Bertans, Jaycee Carroll eta Romain Sato arituko dira.
Josh Rugglesek, iazko irabazleak, titulua defendatuko du Gasteizen. Jaycee Carrolli irabazi zion 17 urtkeo gazteak, berdinketa estuan.
Hiruko txapelketa irailaren 27an izango da, 18:00etan, finalaren atariko bezala.
Bigarren aldiz jarraian, Endesa Superkopa Buesa Arenan izango da, Endesa Ligako fase erregularra hasi baino asteburu lehenago. Gasteizko zaleak Davis Bertansi lagunduko diote, Baskoniaren ordezkari bakarra.