Itxi

Baskonia

Larunbatean, zuzenean

Laboral Kutxak Ligako lehen garaipena lortu nahi du Unicajaren aurka

Erredakzioa

Baskoniak galdu egin zuen lehen jardunaldian, Bartzelonaren aurka jokatutako partidan, eta larunbateko neurketak taldearen benetako maila zein den erakusteko balioko du.

  • San Emeterio eta Huertas, Bartzleonarena urkako partidan. Efe.

    San Emeterio eta Huertas, Bartzleonarena urkako partidan. Efe.

Laboral Kutxak aurtengo Endesa Ligako lehen partida jokatuko du Buesa Arenan, (ETB1en, zuzenean, 21:00etan). Arabarrek Unicaja Malaga hartuko dute, eta Ligako lehen garaipena lortzea da helburu nagusia.

Baskoniak galdu egin zuen lehen jardunaldian, Bartzelonaren aurka jokatutako partidan, 87-65. Andaluziarren aurkako neurketa aukera ona izango da maila oso antzekoa duen talde baten aurka nola moldatzen diren ikusteko.

Laboral Kutxak bi jokalari baztertu beharko ditu Joan Plazaren taldearen aurka jokatuko duten 12 jokalarien zerrenda osatzeko.

Tomike Shengelia eskuineko orkatilan duen lesioa sendatzeko bidean da, eta Lamont Hamilton ere zuntz-haustura sendatzeko lanean ari da.

Bi horiek ezingo dute partida jokatu, eta Hamiltonen hutsunea DJ White fitxaketa berriak beteko du, ziurrenik.

Hala ere, Baskoniak beste jokalari bat baztertu beharko du, eta Ryan Gomes da horretarako aukera gehien duena.

Gasteiztarrek arratsaldeko azken ordura arte eutsiko diote aukeratutako jokalariak zeintzuk diren iragartzeko.