Baskonia
Euroliga
Laboral Kutxak Lauko Finalerako txartela lortu nahi du Grezian
Erredakzioa
Asteartean Panathinaikosen aurka jokatuko duen partida irabaziz gero Berlineko azken fasean izango da Baskonia. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 20:15ean.
Laboral Kutxa Baskoniak asteartean jokatuko du Panathinaikosen aurka Grezian, final-laurdenetako kanporaketako hirugarren partida. Irabaziz gero, Lauko Finalerako txartela lortuko du Arabako taldeak. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 20:15ean. Baskoniak porrota jasotzen badu, beste aukera bat izango du Atenasen. Bosgarren partida jokatu behar izatekotan, apirilaren 26an (asteartean) jokatuko litzateke Buesa Arenan.
Fabian Caseurrek eta Adam Hangak taldekideekin bidaiatu dute Atenasera, baina min hartuta jarraitzen dute, eta astearte honetan ez dute jokatuko. Laugarren partida jokatu beharko balitzateke, agian jokatzeko aukera izango lukete. Laboral Kutxak giro bortitza jasan beharko du Grezian, Panathinaikosen kantxan 18.200 zale egongo baitira, eta oso sutsuak dira. Baskoniak hiru aukera izango ditu Berlineko Lauko Finalera sailkatzeko.
Euroligako estatistika historikoak Baskoniaren aldekoak dira; izan ere, 2008-2009. denboralditik talde bakar bat ere ez da kanporatua izan 2-0eko abantaila izan duenean.
Panathinaikosen eta Laboral Kutxaren arteko partiden datuak, aldiz, greziarren aldekoak dira 11-9ko emaitzarekin. Gainera, Arabako taldeak birritan besterik ez du irabazi Panathinaikosen kantxan: 2005-2006. denboraldian, 71-74 irabazi zuen Baskoniak Euroligako final-laurdenetako hirugarren partida eta 61-68 irabazi zuen Top16an, 2013-2014. denboraldian.
raldian. raldian.