Itxi

Baskonia

Play offak, final-laurdenak

Laboral Kutxak lehen puntua irabazi du, Herbalifen aurka (81-76)

Agentziak | Erredakzioa

Baskoniako jokalariek sufritu egin dute Kanariarrak mendean hartzeko. Hurrengo partida igande honetan jokatuko dute, Kanarietan.

4:54

Laboral Kutxa 81 eta 76 gailendu da Herbalife Kanaria Handiaren aurka, play offetako final laurdenetako lehenengo partidan. Arabarrek kontrolpean izan dute neurketaren erritmoa Ioannis Bourousisen eta Darius Adamsen gidaritzapean.

Norgehiagokak erritmo handia izan du baina huts asko egin dituzte hiruko jaurtiketetan.

Bi zatietako hasieran, Laboral Kutxak aldea zabaldu du markagailuan, baina kanariarrak gai izan dira beti alde hori murrizteko.

Arabarrek asko sufritu dute aurkari gogor bati gailentzeko. Hurrengo partida, bigarrena, igandean jokatuko dute, Kanarietan.

 


t="utf-8">