Itxi

Baskonia

NBA

Larkinek Boston Celtics taldera doala konfirmatu du

Agentziak | Erredakzioa

Estatubatuarra, Rafa Luz eta Nico Laprovittola taldetik joanda, Baskoniak joko-antolatzailearen lekua bete beharko du, beste hiru jokalarirekin.

  • Shane Larkin. Argazkia: Efe.

    Shane Larkin. Argazkia: Efe.

Shane Larkin jokalari estatubatuarrak Boston Celtics taldean jokatuko duela konfirmatu du sare sozialetan. Baskonian urtebete eman eta gero, NBAra itzuliko da Larkin.

Celticsek ofizialki iragarri ez badu ere, joko-antolatzaileak bere argazki bat igo du Instagramen duen profilera, Boston Celticseko kamiseta soinean ageri dela. "Bidaiak hobetzeko balio izan dit", eta "izan behar zuena izan da".

Ez duela denbora galdu esan ondoren, "Celticsentzat lan egiteko unea da", gaineratu du.

Shane Larkinek estatistika onak egin ditu Baskonian, batez beste 14,1 puntu sartu eta ia bost asistentzia eman ditu partidako. Horri esker, Ligako bigarren boskote onenean sartu dute.

Euroligan, berriz, 13,1 puntu sartu eta 5,7 asistentzia eman ditu, eta lehiaketako jokalari onenen artean izan da.

Shane Larkin, Rafa Luz eta Nico Laprovittola taldetik joanda, Baskoniak joko-antolatzailearen lekua bete beharko du beste hiru jokalarirekin.

jokalarirekin.