Itxi

Baskonia

5. jardunaldia

Beauboisek Baskonia salbatu du azken hasperenean (85-84)

Agentziak | Erredakzioa

Pedro Martinezen taldeak itxura hobea eman du, eta lehen garaipena lortu du aurtengo Euroligan.

  • Timma eta Huertas. Argazkia: Efe.

    Timma eta Huertas. Argazkia: Efe.

Rodrigue Beauboisek garaipena eman dio Baskoniari Euroligan Panathinaikosen aurka jokatutako partidan. Jokalariak azken segundoetan egindako saskiratzeak 85 eta 84koa jarri du Buesa Arenako markagailuan.

Gasteiztarren lehen garaipena izan da Euroligaren edizio honetan. Partida orekatua izan da, eta Pedro Martinezen taldeak aurreko asteetan baino itxura hobea eman du, defentsan zein erasoan.

Rodrigue Beaboise partidako jokalarik onenetarikoa izan da. 15 puntu egin ditu, eta lehia estua izan du Nikos Pappas jokalariarekin (22 puntu).

Greziarrek ondo hasi dute neurketa, eta Baskonia ezustean harrapatu dute. Dena den, gasteiztarrek ondo eutsi diote erritmoari, eta 27 eta 24 amaitu dute lehen laurdena.

Hiruko jaurtiketetan, ondo aritu dira arabarrak, eta Beauboisek bata bestearen atzetik sartutako bik 10 puntu aurretik jarri dute Baskonia.

Greziarrek, baina, ez dute amore eman, eta 47 eta 45ekoarekin joan dira atsedenaldira, hiruko jaurtiketetan ere maisu direla erakutsita .

Hirugarren laurdenean, Pedro Martinezen taldeak ezin izan dio erasoko erritmoari eutsi, eta kanpotarrek aldeko emaitzarekin hasi dute azken laurdena (63-67).

Amaiera estua

Jokoa abitu eta lehen minutuetan, Panathinaikosek aldeari eutsi dio, bost puntuen inguruan beti. Janningen hiruko batek eta Shengeliaren beste saskiratze batek 74-74koa jarri dute markagailuan, partida amaitzeko lau minutu falta zirenean.

Ondoren, arauzko denbora bukatzeko 27 segundoren faltan, markagailua estu-estu jarri da, 83-84, greziarren alde. Pappasek partida irabazteko aukera izan du, baina Shengeliak txapela jarri dio.

Baloia Beauboisei iritsi zaio, eta honek azken saskiratzea lortu du, garaipena Baskoniari emateko: 85-84. Gasteiztarrek Euroligan lortu duten lehen garaipena da, aurreko lau jardunaldietan galdu egin baitute.

 

Fitxa teknikoa

85 - Baskonia (27+20+16+22): Granger (20), Beaubois (15), Timma (9), Malmanis (2), Poirier (8) —hasierako boskotea—, Voigtmann (2), Janning (12), Shengelia (15), Diop (-), Huertas (2) eta Garino (-).

84 - Panathinaikos (24+21+22+17): Calathes (14), Lojeski (-), Denmon (2), Gist (16), Singleton (15) —hasierako boskotea—, Rivers (12), Pappas (22), Antetokounmpo (-), Vougioukas (-), Lekavicius (3), Gabriel (-) eta Auguste (-).

 

t="utf-8">