Baskonia
ACB Liga
Caja Laboral-Kanaria Handia, (81-62): Baskoniak aurkaria jipoitu du
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Lehen bi laurdenetan nagusi izan dira kanariarrak, baina atsedenalditik bueltan Dusko Ivanovicen taldea aurkaria baino gehiago izan da.
Caja Laboral Baskoniak 81-62 irabazi dio Kanaria Handiari ACB Ligako hirugarren jardunaldiari zegokion partida. Norgehiagoka aurreratu egin zen Baskoniak Amerikako Estatu Batuetan bi partida jokatu behar baititu asteburuan NBAko taldeen aurka.
Lehen laurdena estua izan zen. Caja Laboral ez zen eroso ari kantxan eta Kanaria Handia aurretik joan zen markagailuan ia laurden guztian zehar. Horrenbestez, kanariarrek puntu bateko abantailarekin bukatu zituzten lehen hamar minutuak (17-18).
Bigarren laurdenak lehenengoaren antzerako gidoia izan zuen. Berdintasuna nagusi eta Kanaria Handia puntu bateko aldeaz aurretik joan zen atsedenaldira (35-36).
Atsedenalditik bueltan etorri zen Baskoniaren errekzioa. Teletovic ondo aritu zen eta taldeak asko igarri zuen. Hirugarren laurdena zazpi puntuko errentarekin bukatu zuen Caja Laboralek (56-49).
Azken laurdenean, bere joko onena erakutsi zuen Baskoniak. Pixkanaka aldeak ahnditzen hasi zen Ivanovicen taldea eta azkenen 82-61eko emaitzarekin garaipena lortu zuten gasteiztarrek.
ACB Ligako helburua bete ondoren Ameriketan jokatu beharreko bi partidetan lasaitasunez pentsa dezake Caja Laboral Baskoniak.
Fitxa teknikoa:
82 - Caja Laboral (17+18+21+26):Huertas (6), Ribas (3), San Emeterio (8), Teletovic (25), Barac(14)-hasierako bostekoa-, Logan (8), Oleson (11), Pietrus (2), Bjelica (5).
61 - Kanaria Handia 2014 (18+18+13+12): Green (6), Carroll (23), Moran, Rey (6), Wallace (10)-hasierako bostekoa-, Bramos (12), Savane (2), Baldo, Beiran (2).