Baskonia
Estatu Batuetako bira
San Antonio Spurs-Caja Laboral (108-85): Parkerren erakustaldia
Erredakzioa
Antolatzaile frantziarrak ederki gidatu du bere taldea garaipenera. Baskoniak aurpegia eman du partida osoan zehar eta Logan (20 puntu) eta Teletovic (18 puntu) izan dira arabarren euskarri nagusienak
San Antonio Spurs taldeak NBA-ko talde garrantzitsuenetako bat dela erakusti zuen Ivanovicen mutilen aurka. Tiago Splitterren talde berriak, joko paregabea erakutsi zuen Parker frantziarraren aginduetara eta Tim Duncan eta Matt Bonner piboten saskiraketekin.
Baskonia markagailuari eusten saiatu zen baina Texaseko taldeak erakusti zuen maila aparta izan zen. Loganek 20 puntu lortu zituen eta Teletovicek 18. Gainera, Barac ederki egon zen saski azpian, 17 puntu lortuz.
- Fitxa teknikoa:
108 - San Antonio Spurs (28+33+23+24): Parker (22), Ginobili (7), Duncan (10), Jefferson (6), Blair (4) -hasierako bostekoa-, McDyess (6), Simmons (2), Bonner (15), Cousin (4), Temple (8), Gee (2), Jerrells (2), Neal (12) eta Anderson (8).
85 - Caja Laboral (22+14+30+19): Huertas (6), San Emeterio (8), Barac (17), Logan (20) eta Teletovic (18) -hasierako bostekoa-, Oleson (6), Ribas (10), García (-), Musli (-) eta Buesa (-).