Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Liga Endesa 2017-2018, 21. jardunaldia: Tecnyconta Zaragoza - Baskonia (74-98)

  • facebook
  • twitter

Baskonia

74-98

Baskoniak erakustaldia eman du Zaragozaren aurka

Erredakzioa

2018/03/04

Arabako taldeak 74-98 irabazi dio Tecnyconta Zaragozari eta sailkapenean harrapatu egin ditu Bartzelona (bigarren) eta Valentzia (hirugarren).

5:17
  • Whatsapp
  • Bidali

Baskoniak garaipena lortu du (74-98) Tecnyconta Zaragozaren aurka eta Endesa Ligako sailkapeneko bigarren postua lortzeko aurrerapausoa eman du. Gasteizko taldeak laugarren postuan jarraitzen du, baina bigarren den Bartzelonarekin eta hirugarren den Valentziarekin berdinduta.

Arabako taldeak ondo ekin dio partidari, 0-6ko partziala lortuta. Ondoren, aldeak handitzen joan da, eta Zaragoza ezinean ibili da. Eroso aritu da Baskonia lehen hamar minutuetan eta 11 puntuko aldea lortu du (11-22).

Bigarren laurdenean ere jaun eta jabe izan da Gasteizko taldea. Baskonia nagusi izan da erasoko zein defentsako jokoan eta 14 puntuko abantaila lortu ostean, 20 punturainoko errenta lortu du (22-42). Tecnyconta Zaragozak gaizki jokatu ditu lehen bi laurdenak, Baskoniak oso ondo egin du bere lana eta Pedro Martinezek zuzentzen duen taldea, aldeko 30-49ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Atsedenalditik bueltan, etxeko taldeak bere jokoa hobetu du, eta arazo gehiago sortu dizkio Baskoniari. Arabako taldea ez da oso fin ibili erasoko jokoan eta defentsan ere erraztasun batzuk eman dizkio aurkariari; ondorioz, aldeak murriztea lortu du Tecnycontak, 7 punturaino gerturatuta (47-54), 17-5eko partzialarekin. Hirugarren laurdeneko azken bi minutuetan, ordea, Baskonia esnatu egin da, eta berriro 19 puntuko errenta lortu du (50-69).

Azken laurdena oso erosoa izan da talde gasteiztarrarentzat. Zaragozak ez du arriskuan jarri Baskoniaren garaipena eta Arabako taldeak partida irabazi du, 74-98ko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

74 - Tecnyconta Zaragoza (11+19+20+24): Bellas (10), Neal (20), Barreiro (-), Alex Suarez (7), Varnado (-) -hasierako bostekoa- Triguero (9), Alocén (5), Mazalin (-), Jaime Fernandez (-), Michalak (8), De Jong (8) eta Blums (7).

98 - Baskonia (22+27+20+29): Granger (3), Janning (11), Timma (10), Shengelia (14), Poirier (13) -hasierako bostekoa- Vildoza (-), Voigtmann (8), Marcelinho Huertas (9), Beaubois (16), Diop (7), Garino (5) eta Malmanis (2).

Epaileak: Cortes, Aliaga eta Mas.

Iruzkinak

Publizitatea
Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena