Itxi

Baskonia

27. JARDUNALDIA

Valentziak Baskoniaren bolada ona eten du ligan (81-77)

AGENTZIAK | ERREDAKIZOA

Porrot horrekin talde valentziarra gasteiztarrengandik garaipen bakarrera geratu da bigarren posturako borrokan.

  • Tima Valentziaren eraso bat defendatzen. Argazkia: EFE

    Tima Valentziaren eraso bat defendatzen. Argazkia: EFE

Valentzia Basketek irabazi egin dio Kirolbet Baskoniari (81-77) Endesa Ligako 27. Jardunaldian, eta, horrenbestez, eten egin du ACB ligan gasteiztarrek jarraian lortutako hamar garaipeneko bolada ona.

Norgehiagokak hainbat joan-etorri izan ditu, baina etxekoek Bojan Dubljevic (20 puntu eta 20ko balorazioa) pibotaren ekarpena izan dute oinarri Baskonia azpiratzeko bidean. Lehendabizi Rafa Martinezen laguntzarekin eta, gerora, San Van Rosson joko-antolatzailearen puntuekin.

Baskoniaren aldetik Poirier pibota nabarmendu da 15 puntu eta 20ko balorazioarekin.

Pedro Martinezen taldeak jaurtiketa libreen marratik egindako akatsek eta etxekoek kantxako alde bietan erreboteetan izan duten nagusitasunak uste baino azkarrago eman diete garaipena valentziarrei.

Lehiako azken uneetan, talde bien arteko basket averagea nola geratuko zen izan da jokoan egon dena. Alderdi hori berdinduta geratu da zortzi segundoren faltan Janningek sartu duen hiruko jaurtiketa bati esker.. Hartara, partidako aldea lau puntukoa izan da, joaneko partidan Baskoniaren alde izandako alde bera.

Gaurko porrotarekin Valentzia Basket Baskoniarengandik garaipen bakarrera kokatu da bigarren postuaren borrokan.

Fitxa teknikoa:

Valentzia Basket 81 (23+16+16+26): Van Rossom (13), Rafa Martínez (12), Abalde (8), Doornekamp (8), Dubljevic (20) -hasierako bostekoa- Thomas (3), Sergi García (-), Williams (2), Sastre (3) eta Green (12).

Kirolbet Baskonia 77 (18+24+16+19): Huertas (4), Beaubois (13), Timma (7), Shengelia (8), Poirier (15) -hasierako bostekoa- Vildoza (9), Voigtmann (4), Janning (9), Diop (8) eta Garino (-).

Epaileak: Pérez Pizarro, Serrano eta Padros. Beaubois kaleratu dute falta pertsonalak pilatzeagatik (37. min).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Saskibaloia