Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniari garaipenak bakarrik balio dio Fenerbahçeren aurka

Erredakzioa

Kirolbet Baskoniak gaur jokatuko du Euroligako final-laurdenetako hirugarren partida Buesa Arenan, 21:00etan. Granger jokatzeko prest egongo da.

1:21

Kirolbet Baskoniari garaipenak bakarrik balio dio Fenerbahçe Dogus taldearen aurka gaur Buesa Arenan, 21:00etan. Euroligako final-laurdenetako kanporaketako hirugarren partida izango da.

Turkian jokatutako lehen bi partidetan, Baskoniak porrotak jaso zituen, eta Fenerbahçek bere alde du kanporaketa, 2-0eko emaitzarekin. Ondorioz, garaipenak bakarrik balio dio Pedro Martinezek zuzentzen duen taldeari, bizirik jarraitzeko.

Albiste onak dira Kirolbet Baskoniarentzat bere zaleen aurrean aritzea eta Jayson Granger jokatzeko prest egotea. Grangerrek ez zituen Turkiako bi partidak jokatu, min hartuta egon zelako, orkatilan izan zuen bihurritu baten eraginez.

Zeljko Obradovicek zuzentzen duen taldeak irabazi egin ditu Baskoniaren aurka jokatu dituen azken lau partidak. Hala ere, Baskoniak Fenerbahçeren aurka Buesa Arenan jokatu dituen 10 partidetatik 8 irabazi ditu. Garaipena lotzeko, Jan Veselyren, Brad Wanamakerren eta Kostas Sloukasen eraginkortasuna gelditu beharko du Baskoniak.

Baskoniak garaipena lortuz gero, laugarren partida jokatuko da ostegunean Buesa Arenan. Fenerbahçek irabaziz gero, ordea, talde turkiarra 'Lauko Finalera' sailkatuko da.