Itxi

Baskonia

Derbia igandean (12:30)

Bilbao Basket-Caja Laboral: Egoera oso ezberdinetan

Erredakzioa

Gasteiztarrak ACBko sailkapenaren buruan dira eta Bilboko taldeak garaipenaren bidea berreskuratzea du helburu. Igandean indarrak neurtuko dituzte Bilbao Arenan.

Axel Hervelle Bizkaia Bilbao Basketeko jokalariak beharrezkotzat jo du "hasieratik topera jokatzea" Caja Laboralen aurka, igandean Bilbao Arenan (12:30). "Zaleekin bat egin" eta bolada txarrari amaiera eman ahal izatea espero du. "Guretzat garrantzi handiko partida da, etxean jokatzen dugu eta irabazi beharra dugu. Saskibaloiarekin gozatzeko eta garaipenagatik lehiatzeko egun egokia izango da", esan du.

ACBn 14 aldiz neurtu dituzte indarrak gasteiztarrek eta bilbotarrek. Baskoniak 11 irabazi ditu eta Katsikarisenek 3. Baracek ezin izango du igandeko norgehiagokan parte hartu. Egin dizkioten proben arabera, bere eskuin belauneko lotailuetan bihurdura dauka pibotak. Eoruligako partidan, Khimkiren aurka, min hartu zuen.

Egoera oso ezberdinetan heltzen dira igandeko derbira. Gasteiztarrak ACBko sailkapenaren buruan dira eta Katsikarisen gizonak ez daude sasoi onenan.