Itxi

Baskonia

Baskoniaren analisia

Marcelinho Huertas: '2010a sekulako urtea izan da'

Erredakzioa

Caja Laboral Baskoniako antolatzaileak lanean "gogor" jarraitu behar dela uste du iazko Liga garaipenean "erakutsitako maila berreskuratzeko."

Caja Laboral&' || 'nbsp;Baskonia taldeko Marcelinho&' || 'nbsp;Huertas joko-antolatzaileak 2010a urte "bikaina" izan dela adierazi du&' || 'nbsp;Gasteizko taldearentzat ekainean ACB&' || 'nbsp;Liga irabazi ondoren, finalean Regal&' || 'nbsp;Bartzelona garaituta pronostiko guztiak hautsiz.

Brasildarraren analisia "oso positiboa"&' || 'nbsp;izan da Baskoniarentzat, batez ere Liga titulua lortzeagatik, baina ez du iraganari buruz gehiegi jardun nahi izan, eta etorkizunera begira jarri da amerikarra, "taldearen mailari eusteko" egin behar den lanari, alegia.

Baskoniako antolatzaileak lanean "gogor" jarraitu behar dela uste du iazko Liga garaipenean "erakutsitako maila berreskuratzeko."

Bi denboraldi ezberdin dira, ordea, eta sasoi honetan jende berria "batez ere gazteak", taldearen nortasuna hartu behar dute pixkanaka-pixkanaka eta horixe bera da Ivanovicen taldearen erronka.

Caja&' || 'nbsp;Laboral berria doitzeko "errespetua"&' || 'nbsp;eskatu du antolatzaileak, eta mailarik onena lortzen dutenean, taldeak "ezusteko" ederra emango duela gaineratu du.