Baskonia
ACBko pibot baloratuena
Caja Laboral Baskoniak Esteban Batista fitxatu du
Erredakzioa
Pibot uruguaitarrak Haislipek utzitako lekua beteko du. Estatubatuarrak akordioa lortu du talde baskoniarra uzteko.
Esteban Batista pibot uruguaitarrak,&' || 'nbsp;orain arte Baloncesto&' || 'nbsp;Fuenlabrada taldean,&' || 'nbsp;Caja Laboral&' || 'nbsp;Baskoniarekin akordioa lortu du talde gasteiztarrean jokatzeko.
850.000 euro inguru ordaindu direla uste da, baina ez klub batak ez besteak ez dute kopurua konfirmatu.
Jokalari uruguaitarrak denboraldi honetarako eta hiru denboraldi gehiagorako kontratua sinatu du eta Espainiako nazionalitatea lor dezake hil honen amaieran.
Batista, data honetara arte, ACB&' || 'nbsp;Ligako bigarren jokalaririk baloratuena da eta aldaratzeen sailkapenean bigarrena da.
Uruguaitarrak batez beste ia 13 puntu egin ditu eta 8,5 aldaratze hartu partidako.&' || 'nbsp;Iragan udan Gasteizera heltzeko zorian izan zen, baina ez zen akordiorik sinatu oso gutxigatik.