Baskonia
Igandean
Baskonia - Angola, denboraldi-aurreko lehen partida
Agentziak | Erredakzioa
Gasteiztarrek lehen neurketa jokatuko dute asteburuan Buesa Arenan. Ondoren, Monzon (Huesca) aldera bidaiatuko du taldeak Belgradeko Partizanen aurka jokatzeko.
Kirolbet Baskonia taldeak denboraldi-aurreko lehen partida jokatuko du asteburu honetan. Hainbat entrenamendu egin ostean, Fernando Buesa Arenan neurtuko dituzte indarrak Angolaren kontra, ateak itxita.
Ondoren, Monzon (Huesca) aldera bidaiatuko du taldeak, Belgradeko Partizanen aurka jokatzeko irailaren 5ean. Gero, Tarragonan, Endesa Ligako Movistar Zirkuituan parte hartuko du, Cafes Candelas Breogan eta Delteco GBC taldeen kontra.
Pedro Martinezen taldearen prestakuntza Endesako Superkopari begira dago, irailaren 21ean eta 22an jokatuko baitu Santiagon.