Itxi

Baskonia

Superkopa 2018

Baskoniaren eta Bartzelonaren arteko norgehiagoka, finalerako postu baten bila

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ostiral honetako neurketa Arabako taldearen aurreneko hitzordu handia izango da. Bartzelona denboraldi-aurre aparta egitetik dator, eta Baskonia lehiarako prest da. Gaur, 19:00etan, Santiagon.

  • Matt Jainning, Baskoniako jokalariaren artxiboko argazkia Real Madrilen aurka. EFE

    Matt Jainning, Baskoniako jokalariaren artxiboko argazkia Real Madrilen aurka. EFE

Bartzelonaren aurka arituko da Baskonia gaur, 19:00etan, 2018ko Superkopako finalerdietan. Galizian neurtuko dituzte indarrak, Santiagoko kantxan, hain zuzen ere, eta, ondoren, 21:30ean, Real Madril eta Obradoiro arituko dira nor baino nor gehiago. Pedro Martinezen jokalariak nagusituz gero, larunbatean jokatuko dute finala, 19:15ean.

Bai Baskoniak bai Bartzelonak Euroligan, Endesa Ligan eta Errege Kopan elkarren aurka jokatutako bederatzi neurketetatik hirutan soilik gailendu zaio talde kataluniarra arabarrari. Svetislav Pesicen taldea emaitza hori irauli eta Endesa Ligako play-offetan arabarrak menderatzen saiatuko da.

Ostiral honetako norgehiagoka arabar taldearen aurreneko hitzordu handia izango da. Bartzelona denboraldi-aurre aparta egitetik dator, baina Baskonia lehiarako prest da, eta ez dizkio gauzak batere erraz jarriko Pesicen taldeari. Ikuskizuna ziurtatuta dago.