Itxi

Baskonia

74-81

Baskoniak garaipena lortu du Obradoiroren aurka

Erredakzioa

Kirolbet Baskoniak 74-81eko emaitzarekin irabazi dio Monbus Obradoirori Galizian. Zortzigarren garaipena Arabako taldearentzat Endesa Ligan.

Janning

Kirolbet Baskoniak garaipena lortu du Monbus Obradoiroren (74-81) aurka Endesa Ligako 10. jardunaldiko partidan. Orain arte, talde gasteiztarrak zortzi garaipen eta bi porrot eskuratu ditu.

Parekatuta hasi da partida, baina minutuak pasa ahala Baskonia hasi da abantailak lortzen. Arabako taldeak 6 puntuko errenta lortu du (11-17 eta 13-19), baina lehen laurdenaren azken txanpan Obradoirok gehiago asmatu du, eta hasierako 10 minutuak berdinduta amaitu dira (21-21).

Bigarren laurdena oso lehiatua izan da. Parekotasuna izan da nagusi. Bi taldeetako bat ere ez da gai izan zuloa irekitzeko. Estu joan da lehia eta lehen laurdenaren amaieran gertatu bezala, atsedenaldira iritsi aurreko minutuetan etxeko taldea nagusitu da, eta bi puntuko abantaila lortu du (35-33).

Atsedenalditik kantxara itzulita, nagusi izan da Obradoiro eta aurretik ibili da minutu batzutan. Hala ere, Baskoniak azkar erantzun du, ez dio aurkariari abantaila handirik hartzen utzi, eta neurketa berdindu du (45-45). Hirugarren laurdenaren amaierara, ordea, Obradoiro iritsi da abantailarekin (60-56).

Azken hamar minutuetara emaitza estuarekin heldu da neurketa. Hiru minutu behar izan ditu Kirolbet Baskoniak neurketa berriro berdindu eta aurrea hartzeko. Perasovicek zuzentzen duen taldeak aurrea hartu ostean, nagusi izan da, eta 11 puntuko abantaila lortu du (68-79) amaierarako minutu t’erdi falta zenean. Hortxe erabaki du partida Baskoniak eta garaile atera da (74-81).

Fitxa teknikoa:

74 - Monbus Obradoiro (21+14+25+14): Sabat (12), Llovet (6), Hlinason (12), Singler (7), Vasileiadis (15), -hasierako bostekoa- Simons (13), Brodziansky (1), Obst (6), de Zeeuw (2), Navarro (0).

81 - Kirolbet Baskonia (21+12+23+25): Granger (7), Poirier (8), Shengelia (19), Shields (5), Hilliard (5), -hasierako bostekoa- Vildoza (0), Voigtmann (7), Huertas (24), Janning (2), Diop (0), Garino (0).

Epaileak: Conde, Garcia Ortiz, Olivares.