Itxi

Baskonia

ACB

Caja Laboral-Granada: Garaipena azken sailkatuaren aurka (78-63)

Erredakzioa

Talde gasteiztarrak ez du partida hasiera ona egin, baina amaierako lan txukunak garaipen erraza eman dio ACBko azken sailkatuaren aurka.

Caja Laboralek Granada garaitu du (78-63), azken laurdenean aurretik egin gabeko lanak egin ondoren.

Lehenengo 20 minutuek oso saskibaloi gutxi eskaini dute. Ondoren, baina, Ivanovicenek aizkora atera eta 15-1eko sarraskia egin dute hirugarren laurdenaren hasieran, granadarren aukerak zapuztuz eta partida hautsiz.

Azken laurdena 15 puntuko errentarekin hasi dute baskoniarrek (60-45) eta ezustekoari aukera ez diote eman. Granadak ez ditu besoak jaitsi, baina Caja Laboralek ez du arriskuan jarri nahi izan azken sailkatuaren aurkako garaipena.

Fitxa teknikoa:

78 - Caja Laboral (18+17+25+18): Huertas (13), Logan (14), San Emeterio (8), Sow, Barac (8) –hasierako bostekoa-, Ribas (9), Batista (11), Oleson, Bjelica (6), Teletovic (9).

63 - C. B. Granada (19+15+11+18): Gianella (9), Karl (10), Guerra (4), Lima (4), Prestes (13), - hasierako bostekoa -, Owens (1), Stefansson (8), Fernández, Samb (6), Hernández (1), Manzano (6).

Caja Laboral-Granada (78-63)