Itxi

Baskonia

ACBko 25. jardunaldia

Fuenlabradak Caja Laboral jipoitu du (84-68)

Erredakzioa

Etxekoek 34-7ko partziala lortu dute hirugarren laurdenean eta Baskoniaren helburua markagailua itxuraldatzea izan da.

Jipoi ederra eman dio Fuenlabradak Caja Laboral Baskoniari ACB Ligako 25. jardunaldiko partidan (84-68).

Talde gasteiztarra ondo aritu da lehen laurdenean (15-25), baina bigarrenean suspertu da Fuenlabrada Baskoniaren hutsak baliatuta (37-38).

Hirugarrena mingarria izan da. Etxekoek 34-7ko partziala lortu dute Baskonia zigortuta (71-45).&' || 'nbsp; Norgehiagoka erabakita zegoen dagoeneko eta Baskoniaren helburua markagailua itxuraldatzea izan da. Teletovic, 18 punturekin, izan da neurketako saskiratzaile nagusia.

- Fitxa teknikoa:

84 - Fuenlabrada (15+22+34+13): Colom (5), Kus (6), Rabaseda (14), Ayon (16) eta Guardia (6) -hasierako bostekoa-, Mainoldi (14), Laviña (5), Valters (8), Biyombo (8) eta Cortaberria (2).

68 - Caja Laboral de Vitoria (25+13+7+23): Huertas (6), Oleson (7), San Emeterio (6), Teletovic (18) eta Barac (12) -hasierako bostekoa-, Ribas (5), Logan (6), Perovic (7), Batista (4) eta Bjelica (4).