Itxi

Baskonia

PALAU BLAUGRANA, 21:00ETAN

Kirolbet Baskoniak Bartzelonaren jaia zapuztu nahi du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde katalanak lehen aldiz jokatuko du bere etxean ACB Kopa irabazi zuenetik, eta zaleei garaikurra eskainiko die.

  • Shavon Shields eta Thomas Heurtel.

    Shavon Shields eta Thomas Heurtel. Argazkia: EFE

Kirolbet Baskoniak Bartzelona Lassaren aurka jokatuko du ostegun honetan Euroligako 23. jardunaldian (21:00). Talde katalanak lehen aldiz jokatuko du bere etxean ACB Kopa irabazi zuenetik, eta zaleei garaikurra eskainiko die; arabarrek, ordea, jai-giro hori zapuzteko asmoz bidaiatu dute.

Bi garaipeneko aldea dago sailkapenean bi taldeen artean (Bartzelonak 13 ditu eta Baskoniak, 11), baina gasteiztarrak beste bi talderekin batera (Bayern Munich eta Armani Milan) daude berdinduta sailkapenean. Gainera, Makabi Tel Aviv oso gertu dago (partida bakarrera).

Velimir Perasovic Baskoniaren entrenatzaileak "aurrera begiratu" nahi du, joan zen asteburuan Kopan jasotako ezusteko porrotaren ondoren (final-laurdenetan galdu zuten Joventuten aurka). Perasovicek oraindik ere lesionatuta ditu Tornike Shengelia georgiarra eta Jayson Granger uruguaitarra, baina Tadas Sedekerskis lituaniarra eta Patricio Garino argentinarra ia sendatuta daude.

Norgehiagokako gakoetako bat bi taldeetako joko-antolatzaileek ezarriko duten erritmoa izan daiteke, batez ere sasoi betean dauden Bartzelonakoek. Horren adierazle garbia Thomas Heurtel da, Kopan jokalari baliotsuenaren garaikurra jaso baitzuen, bigarren urtez jarraian.

Lehen itzuliko norgehiagokan, Bartzelonak irabazi egin zuen Buesa Arenan (70-77), azken laurden ahaltsu bati esker.

Ostegun honetakoa Europan elkarren aurka jokatuko duten 18. partida izango da. Aurreko neurketetatik Baskoniak 10 irabazi ditu, eta Bartzelonak, ostera, zazpi.