Baskonia
Euroliga
Maccabi-Caja Laboral Baskonia (81-60): Kolorerik gabe
Erredakzioa
Israeldarrak erabat nagusi izan dira bigarren laurdenetik aurrera eta bigarren puntua batu dute Euroligako finalerdietako kanporaketan. Hurrengo neurketa, ostegunean.
Caja Laboral Baskoniak porrot latza jaso du Euroligako final-laurdenetako kanporaketan. Tel Aviveko Maccabik 81-60ko emaitzarekin gainditu du talde gasteiztarra eta kanporaketako bigarren puntu lortu du.
Partida parekatua ikusi ahal izan da lehen laurdenean. Batzuek zein besteek erraztasunez aurkitzen dute saskia eta partida zirraragarria aurreikus zitekeen lehenengo laurdenaren amaieran markagailuak erakutsi duen 24-23koarekin.
Ez da, ordea, horrelakorik izan. Maccabik, Pargo bikain baten eskutik, Baskonia azpiratu du. Gasteiztarrak etxekoen erakustaldiaren lekuko baino ez dira izan. Partida hautsi dute israeldarrak di-da batean. Hirugarren laurdenean partida erabakita utzi dute etxekoek (24. minutuan 52-37koa erakutsi du markagailuak).
Azken laurdenak indarrak gordetzeko balio izan du. Ostegunean berriz ere hitzordua dute Maccabik eta Caja Laboralek. Kanporaketako laugarren partidan izango da. Baskoniarrek ezin dute hutsik egin Lauko Finalean egon nahi badute.
Fitxa teknikoa:
81; Maccabi Tel Aviv (24+17+28+12): Pargo (23), Perkins (2), Eidson (5), Eliyahu (8), Schortsanitis (9) -hasierako bostekoa-, Hendrix (4), Pnini (5), Blu (16), Macvan (9), Burnstein, Sharp.
60; Caja Laboral (23+7+15+15): Huertas (9), Logan (10), San Emeterio (5), Teletovic (14), Batista (7) - hasierako bostekoa -, Oleson (4), Barac (11), Ribas.