Itxi

Baskonia

75-86

Baskoniak garaipena lortu du Murtzian

Erredakzioa

Kirolbet Baskoniak 75-86ko emaitzarekin irabazi dio UCAM Murtziari eta denboraldiko 19. garaipena eskuratu du Endesa Ligan.

  • Rojas eta Shields. Argazkia: EFE

    Rojas eta Shields, UCAM Murtzia - Kirolbet Baskonia partidan. Argazkia: EFE

Kirolbet Baskoniak garaipena lortu du UCAM Murtziaren aurka (75-86) eta denboraldiko 19. garaipena eskuratu du Endesa Ligan. Arabako taldeak tinko eusten dio sailkapeneko hirugarren postuari.

Bi taldeek erritmo biziarekin ekin diote neurketari eta lehen hiru minutuetan bi taldeetako bat ere ez da gai izan abantaila handirik eskuratzeko. Hirugarren minututik aurrera hasi da agintzen Baskonia, eta neurketako bosgarren minutuan 6 puntuko errenta eskuratu du (8-14). Ordutik lehen hamar minutuen amaiera arte, aldea mantendu du Arabako taldeak (16-24).

Bigarren laurdena lehenengoaren antzekoa izan da. Kirolbet Baskoniak hamar puntuko errenta eskuratu du 15. minutuan (24-34), eta 13 puntuko abantaila ere izan du (27-40), atsedenaldirako hiru minutu eta 22 segundo falta zirenean. Hala ere, bigarren laurdeneko azken txanpan, hobeto jokatu du UCAM Murtziak eta aldeak murriztea lortu du (38-43).

Atsedenaldia ondo etorri zaio Baskoniari, eta Arabako taldea nagusi izan da hirugarren laurdenaren hasieran. Ondorioz, Perasovicek zuzentzen duen taldea aldea handitzen hasi da. UCAM Murtziak arazo asko izan ditu Baskoniaren defentsa gainditzeko, eta Gasteizko taldeak 14 puntuko abantaila eskuratu du hirugarren laurdeneko lehen hiru minutuetan. Ondoren, errenta mantenduz joan da Kirolbet Baskonia. Gainera, une horretara arte izan duen abantaila handiena eskuratu du (52-66), azken laurdenera 11 puntuko errentarekin iritsi delarik (55-66).

Amaierako hamar minutuetan UCAM Murtziak ez du Baskonia arazo gehiegitan jarri. Arabako taldeak nahiko eroso eutsi dio hirugarren laurdenetik zekarren abantailari. Amaierarako hiru minutu falta zirenean, 16 puntuko errenta izan du Baskoniak eta lehia erabat erabakita utzi du (65-81). Azkenean, 75-86ko emaitzarekin atera da garaile Kirolbet Baskonia.

Fitxa teknikoa:

75. UCAM Murtzia (16+22+17+20): Booker (8), Oleson (-), Rojas (6), Soko (10) eta Mitrovic (3) -hasierako taldea-, Radoncic (12), Kloof (-), Rudez (5), Cate (11), Lecomte (5) eta Doyle (15).

86. Kirolbet Baskonia (24+19+23+20): Vildoza (11), Garino (2), Shields (16), Voigtmann (22) eta Poirier (6) -hasierako taldea-, Huertas (7), Diop (2), Jones (2), Hilliard (18) eta Shengelia (-).

Epaileak: Carlos Peruga Embid, Oscar Perea Lorente eta Alberto Sanchez Sixto. Voigtmann (Baskonia) kanporatu dute bost falta egiteagatik, 39. minutuan.