Itxi

Baskonia

Ostegunean, 19:00etan

CSKA vs Baskonia, bigarren lehia Moskun

eitb.eus

Gasteiztarrek garaipena behar dute kanporaketa berdintzeko. Lehen partidan 94-68 galdu zuten Megasport Arena pabiloian, 6.252 ikusleren aurrean.

  • Poirierrek 12 puntu lortu zituen lehen partidan. EFE

    Poirierrek 12 puntu lortu zituen lehen partidan. EFE

CSKA Mosku eta Kirobet Baskonia taldeek Euroligako play-offetako bigarren partida jokatuko dute ostegunean, apirilaren 18an, Megasport Arena pabiloian, 19:00etan.

Kanporaketaren lehen partidan, gasteiztarrek porrota jaso zuten (94-68), eta, ondorioz, CSKAk abantaila hartu du (1-0) Gasteizko Lauko Finalerako bidean.

Velimir Perasovicen taldeak partida bikaina egin zuen aurreneko bi laurdenetan, baina hirugarrenean guztiz aldatu zen. Moskuko taldea hiruko jaurtiketetan asmatzen hasi zen, eta Sergio Rodriguezek erakustaldia eman zuen laurden horretan, bere taldea garaipenerako bidean jarrita. Kirolbet Baskonia ezinean ibili zen, eta 21 puntuko desabantailarekin amaitu zuen laurdena (73-52).

Baskoniak garaipena lortzen badu, kanporaketa berdinduko du, eta Gasteizen erabakitzeko aukera izango du, baina ez du erronka erraza izango.

Fitxa teknikoa

94 - CSKA Mosku (23+21+29+21): Rodriguez (19), Higgins (12), Kurbanov (10), Clyburn (10) eta Hunter (7) —hasierako bostekoa—, De Colo (11), Bolomboy (3), Peters (4), Ukhov (3), Vorontsevich (3), Hackett (7) eta Hines (5).

68 - Kirolbet Baskonia (24+16+12+16): Vildoza (5), Shields (17), Garino (4), Voigtmann (2) eta Poirier (12) —hasierako bostekoa—, Huertas (5), Janning (5), Diop (-), Shengelia (6) eta Hilliard (12).