Itxi

Baskonia

Buesa Arenan

Caja Laboral-Bilbao Basket (89-75): Derbia, gasteiztarrentzat

Erredakzioa

Partidan erraz agindu dute arabarrek eta garaipen garrantzitsua eskuratu dute. Barak eta Batista nagusi izan dira taula azpian.

Caja Laboralek sailkapeneko laugarren postuari eutsi dio Bizkaia Bilbao Basketen aurka. Gasteiztarrek erakustaldia eman dute erasoan eta talde beltzak ezin izan du markagailua irauli.

Arabarrek eroso hasi dute norgehiagoka eta Teletovic ederki gidatu du Baskoniaren erasoa 8 puntu jarraian lortuz. Talde bizkaitarra ez da fin ibili jaurtiketetan eta Ivanovicen mutilek zaleen laguntza aprobetxatu egin dute 13 puntu goitik jartzeko markagailuan (22-9). Lehenengo laurdenaren bukaeran gasteiztarren nagustiasuna argia izan da (26-13).

Bigarren laurdenean Bilbao Basketek erantzuna eman nahi izan du, baina Caja Laboralek defentsa estutu egin du Baracen lan bikainari esker. Warrenek 10 puntura jarri du talde beltza (33-23), baina Baskoniak erasoan lehen zati borobila jokatu du atsedenaldira 46-30ekoarekin joateko.

Hirugarren laurdenean Stanko Baracek taula azpian agintzen jarraitu du, eta nahiz eta Marko Banicek saskiraketa garrantzitsuak lortu, Baskoniak alde polita lortu du (64-40). Bilbotarrek alde murriztu nahi izan dute azken laurdenera begira, baina Ivanovicen mutilak sendo mantendu dira defentsan (73-49).

Azkenengo laurdenean Bilbao basket asko sakatu du erasoan Vasileiadisen eta Warrenen saskiraketekin. Hala ere baskoniarrek sendotasun handia erakutsi dute taula azpian eta Baracek eta Batistak lan bikaina egin dute errebotean. Azken emaitza 89-75ekoa izan da etxeko taldearentzat.

Fitxa teknikoa:

89. Caja Laboral (26+20+27+16): Huertas (15), Oleson (4), San Emeterio (108), Teletovic (18), Barac (13)-hasierako taldea-, Ribas (10), Logan (6), Batista (13).

75. Bizkaia Bilbao Basket (13+17+19+26): Warren (12), Jackson (6), Mumbru (9), Hervelle (3), Mavroeidis-hasierako taldea-, Banic (10), Blums (4), Vasileiadis (6), Fisher (6), Sonseca (19).

Epaileak: Mitjana, Garcia Ortiz, Sanchez Montserrat. 8. minutuan, etxeko aulkiaren aurkako teknikoa adierazi zuten. Jackson, kanporatuta (m. 35).

Gertakizunak: ACB Ligako 30. jardunaldia, Gasteizeko Buesa Arenan; 9.500 ikusle.