Itxi

Baskonia

Mezua

Shengelia, Baskoniaren kanporatzeaz: 'Dena arrazoien bategatik pasatzen da'

Erredakzioa

Kirolbet Baskoniako kapitainak mezu bat utzi du sare sozialetan, talde bat kanporatuta geratzen denean, zaila dela zerbait esatea adieraziz.

  • Tornike Shengelia. Argazkia: EFE

    Tornike Shengelia, irolbet Baskoniako jokalaria. Argazkia: EFE

Kirolbet Baskonia¿ko kapitaina den Tornike Shengeliak mezu bat utzi du sare sozialetan, taldearen kanporatzeari buruz: "Dena arrazoien bategatik pasatzen da, eta arrazoi hori iritsiko da goiz edo berandu". Georgiarrak sare sozialetan idatzitako mezuan esan du, beti zaila dela zerbait esatea talde bat kanporatuta geratzen denean.

"Hainbeste emozio eta pentsamendu ditut, zaila dela guztia hitzen bitartez adieraztea. Gauza txarrak ahaztu eta baikorra izan behar naiz, baina kosta egiten da, gutako bakoitzak helburu ezberdinak baitzituen denboraldi honetarako", argudiatu du Shengeliak.

Instagram sare sozialean adierazi du, aurten bizitako momentu txarren ostean, zerbait handia eta berezia ekar zezakeela ordainetan: "Momentu txarrek, lesioek eta beherakadek, ordainetan zerbait handia eta berezia ekarriko zutela itxaroten nuen, baina tamalez ez da hala izan".

Taldekideei eta zaleei eskerrak emanez amaitu du: "Harro nago taldekideez eta gure zaleez, beraz, eskerrak eman nahi dizkiet baskonista guztiei".

Grangerren mezua

Jayson Grangerrek ere mezu bat idatzi du sare sozialetan, denboraldiaren balantzea eginez. "Urte gogorra izan da. Badakit ez duela askorako balioko barkamena eskatzeak, baina urte guztian zehar nola animatu gaituzuen ikusita, egin dezakedan gutxiena da", adierazi du.

"Hausnarketa egin, eta autokritikoak izan behar gara", gaineratu du Grangerrek. Uruguaiko jokalariak, Tecnyconta Zaragoza zoriondu du, eta eskerrak eman dizkie Baskoniak zaleei.