Baskonia
Badalonan
DKV Joventut-Caja Laboral (80-83): Sufritutako garaipena
Erredakzioa
Gasteiztarrek norgehiagokaren azken minutuetan lortu dute markagailua iraultzea, sailkapeneko laugarren postuari eusteko.
Sailkapeneko laugarren postua ziurtatu du Caja Laboralek, DKV Joventut 80-83 gaindituz. Ivanovicen mutilek, behar baino gehiago sufritu dute garaipena lortzeko.
Badalonako taldeak ondo kontrolatu du norgehiagoka hasieratik, baina Baskoniak 21-22ko markagailua lortu du lehenengo laurdenean. Pere Tomas eta Hosley jokoan sartu dira eta atsedenaldira aurretik (48-38) joan dira berdeak.
Hirugarren laurdenean talde katalanak 10 puntuko aldea mantendu dute (63-53), baina azkenengo laurdenean Caja Laboralek asko sakatu du erasoan 72-72koa lortu arte. Baracek lan bikaina egin du defentsan eta Teletovicen hiruko bati esker aurretik jarri dira arabarrak (77-79). Azken segundoetan Huertasek saskiraketa libreak sartu ditu eta garaipena gasteiztarrentzat izan da (80-83).
- Fitxa teknikoa:
80. DKV Joventut (21+27+15+17): Robinson (2), Jelinek (15), Hosley (13), Flis (5), McDonald (21) -hasierako taldea-, Trias (-), Llovet (4), Franch (5), Pere Tomas (15) eta Joan Tomas (-).
83. Caja Laboral (22+16+15+30): Huertas (11), Oleson (9), San Emeterio (14), Teletovic (14), Barac (18) -hasierako taldea-, Ribas (5), Logan (4), Batista (2) eta Dragicevic (6).