Itxi

Baskonia

MVP saria

San Emeteriok ACBko jokalari onenaren saria eskuratu du

Erredakzioa

Caja Laboral Baskoniako jokalaria izan da 2010-2011ko denboraldiko fase erregularreko onena.

Caja Laboraleko Fernando San Emeterio jokalariak, 2010-2011ko ACBko fase erregularreko onenaren saria jaso du. Bozketa entrenatzaileek, jokalariek, zaleek eta hedabideek egin dute eta Baskoniako hegalekoa izan da saritua.

Tiago Splitterrek lortu zuen iaz MVP saria eta aurten Gasteizko taldeko beste jokalari batek eskuratu du.