Baskonia
ACBko play-offak (finalerdiak)
Regal Barcelona-Baskonia, (78-62): Bigarren garaipena blaugranentzat
A.B.
Erredakzioa
Caja Laboralek ezin izan du kanporaketa berdindu eta kanporatua ez izateko garaipena lortu beharra dauka datorren asteazkenean Buesa Arenan.
Caja Laboral Baskoniak ACBko play-offetako finalerdietako bigarren partida galdu du Regal Barcelonaren aurka. Katalanak 78-62ko emaitzarekin lortu dute garaipena eta 2-0 agintzen dute kanporajetan.
Lehen laurdena oso berdindua izan zen. Baskoniak ondo ekin zion norgehiagokari eta Barçari kosta egin zitzaion partidan sartzea. Dena den, garaiz esnatu ziren blaugranak. Baskoniak puntu bateko abantaila eskuratu zuen lehen hamar minutuak bukatzean (18-19). Bigarren laurdenean, etxeko taldeak defentsa aldatu eta gogortu zuen. Horrek arazoak ekarri zizkion Caja Laborali eta atsedenaldirako jada Regal Barcelonak zortzi puntuko abantaila eskuratu zuen.
Atsedenalditik bueltan, Baskoniak berriro itxura ona eman zuen eta joko maila ere hobetu zuen. Xavi Pascualen taldeak, ordea, ez zuen txarrera egin eta hirugarren laurdenaren amaieran etxekoak nagusi ziren (53-47). Azken laurdenean etorri zen Barçaren joko onena. Baskoniak ez zuen jakin etxeko taldea nola geratu azken laurden honetan eta blaugranek 78-62ko emaitzarekin irabazi zuten norgehiagoka.
Fitxa teknikoa:
78 - Regal Barcelona (18+19+16+25):Sada (8), Navarro (9), Anderson (12), Lorbek (3), Perovic (9) -hasierako bostekoa- Rubio (5), Morris (5), N''Dong (4), Grimau (6), Lakovic (11),Vazquez (4) eta Ingles (2).
62 - Caja Laboral (19+10+18+15):Huertas (9), San Emeterio (14), Oleson (9), Teletovic (10), Barac (13)-hasierako bostekoa- Ribas (3), Palacio (-), Dragicevic (-), Batista (2) etaLogan (2).