Itxi

2019/12/16

22:37

Baskonia

LESIOA

Belauneko ebakuntza egin diote Patricio Garinori

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Azaroaren 22an lesionatu zen, Zeniten aurkako jokatutako partidan, Colton Iversorekin tupust eginda.

  • Patricio Garino

    Patricio Garino.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kirolbet Baskoniako Patricio Garino jokalariari ebakuntza egin diote eskuin belaunean astelehen honetan. Izan ere, aurreko lotailu gurutzatua hautsi zitzaion Euroligako hamargarren jardunaldian, San Petersburgoko Zeniten aurka.

"Atseden eta errekuperazio ordu batzuen ostean, bizirik gaude eta sendatze-prozesuari ekiteko prest", adierazi du Argentinako hegalekoak Instagrameko bere kontu ofizialean. Gaineratu duenez, ebakuntza "arrakastatsua" izan da eta "guztia berria bezala" geratu da.

Garino azaroaren 22an lesionatu zen, Zeniten aurka Buesa Arenan jokatutako partidan, Colton Iverson aurkariarekin tupust eginda

Ebakuntza egin ostean, Baskoniako jokalariak sei hilabete inguruko sendatze-prozesuari egin beharko dio aurre.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;