Itxi

Baskonia

25. jardunaldia

Baskonia, indartuta, hamar egun jokatu gabe egon eta gero

eitb.eus

Gasteiztarrek Zalgiris Kaunasen kontra jokatuko dute Euroligan gaueko 21:00etan. Partida Radio Vitorian jarraitu ahal izango da.

  • Polonara

    Polonara

Kirolbet Baskoniak Zalgiris Kaunasan kontra neurtuko ditu indarrak Euroligako 25. jardunaldian (Buesa Arenan, 21:00etan).

Gasteiztarrek, ACB Kopan ez dutenez parte hartu, atsedena eta indarrak hartzeko denbora izan dute lehiaketa hau gogoz hartzeko. Dusko Ivanovicen taldeak bi garaipenera du zortzigarren postua (9-15), beraz, berriro huts egiteko aukerarik ez dago play-offak jomuga baldin badira.

Zalgirisekin berdinduta daude sailkapenean, baina Kaunasekoek Kopako hiru partida jokatu dituzte asteburuan eta nekea agertu daiteke partidan zehar. Sarunas Jasikeviciusn gizonek bederatzi porrot jarraian pairatu eta gero azken lau neurketetan hiru garaipen erdietsi dituzte.

Baskonian lesionatuta jarraitzen dute Pierria Henry, Luca Vildoza, Patricio Garino eta Jayson Granger jokalariek.

FITXA TEKNIKOA

KIROLBET BASKONIA: Christon, Janning, Shields, Shengelia eta Eric --hasierako bostekoa--; García, Fall, Diop, Polonara, Dragic, González eta López.

ZALGIRIS KAUNAS: Walkup, Milaknis, Ulanovas, Hayes eta Geben --hasierako bostekoa--; Rivers, Lekavicius, Jankunas, Jokubaitis, Leday, Landale eta Lukosiunas.

Epaileak: Boltauzer, Gkontas eta Koljensic.

Pabiloia: Fernando Buesa Arena.

Ordua: 21.00

25. JARDUNALDIA

Osteguna 20

18:00 Zenit San Petersburgo - Alba Berlin
18:15 Ol¡npiakos - Asvel Villeurbanne
18:45 Fenerbahce - Real Madr¡l
20:45 Milan - Khimki Mosku
21:00 Kirolbet Baskonia - Zalgiris

Ostirala 21

19:00 Izar Gorria - CSKA
20:30 B. Munich -  Anadolu Efes
20:30 Panathinaikos - Bartzelona
21:00 Valentzia Basket -  Maccabi