Baskonia
Ostiralean, 19:00etan
Bilbao Basket-Caja Laboral partidak emango dio hasiera Superkopari
Erredakzioa
Baskonia da finalerako txartela eskuratzeko faboritoa, baina adi Katsikarisen Bizkaia Bilbao Basketekin.
-
Bilbao Basket-Caja Laboral, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Ostiral honetan Endesa Superkopako finalerdiak jokatuko dira. 19:00etatik aurrera, Bizkaia Bilbao Basketek eta Caja Laboralek jokatuko dute. Ez da aurten elkarren aurka jokatuko duten azken neurketa, ACB eta Euroliga hastear baitaude. Eta urtarrilean Euskal Kopako finala jokatuko dute bizkaitarrek eta arabarrek. 21:30ean Regal Bartzelonak eta Real Madrilek neurtuko dituzte indarrak.
Aurreneko partidan Baskonia da faboritoa, baina Bizkaia Bilbao Basket Ligako txapeldunordea da eta Euroligarako txartela dauka, beraz adi. Gainera Roger Grimau, Raul Lopez eta D'Or Fischer jokalariak fitxatu ditu.
Taldeak:
BIZKAIA BILBAO BASKET: Jackson, Blums, Mumbru, Banic y Mavroeidis --ustezko bostekoa--; Fisher, Vasileiadis, Grimau, Fischer eta Hampl.
CAJA LABORAL: Heurtel, San Emeterio, Oleson, Teletovic, Milko Bjelica --ustezko bostekoal--, Prigioni, Ribas, Seraphin, Nemanja Bjelica, Reggie Williams eta Dorsey.
-Ordutegiak
- Ostiralean, 30ean
Finalerdia 1: Bizkaia Bilbao Basket-Caja Laboral. 19.00etan
Finalerdia 2: FC Bartzelona Regal-Real Madril. 21.30ean.
- Larunbatean, 1ean
Finala: 1 finalerdiko irabazlea-2 finalerdiko irabazlearen aurka 18.00etan