Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskonia-Real Madril, Europa jokoan

Agentziak/Erredakzioa

Faboritoen arteko lehia izango dugu Euroligako lehen jardunaldian. Partida 21:00etatik aurrera, zuzenean, Radio Vitorian.

1:02
Baskonia

TD Systems Baskoniak Real Madrilen aurka jokatuko du Euroligako lehen jardunaldian. Faboritoen arteko lehia, 21:00etatik aurrera, zuzenean, Radio Vitorian.

Baskoniak 2019/2020ko Euroligari buelta emateko aukera izango du gaur. Izan ere, koronabirusak liga eten baino lehen, gasteiztarrak 13. postuan ziren. Bestalde, Madrilgo taldeak final-laurdenetarako sailkapena bermatuta zuen jada, ligatxoan zuen 2. postuarekin.

Bi taldeek jokatutako azken partidan, Real Madrilek lortu zuen garaipena (88-73). Hala ere, Euroligan hamar aldiz ikusi dira elkar eta bakoitzak bost partida irabazi ditu.

Beraz, partida parekatuta izango dugu gaurkoan. Baskonia eta Real Madril partida, zuzenean, Radio Vitorian (21:00).

FITXA TEKNIKOA

TD Systems Baskonia: Henry, Sedekerskis, Giedraitis, Peters eta Jekiri --ustezko hasierako boskotea; Vildoza, Polonara, Diop, Fall, Raieste eta Kurucs.

Real Madril: Campazzo, Laprovittola, Deck, Thompkins eta Tavares  --ustezko hasierako boskotea--; Causeur, Abalde, Randolph, Rudy Fernandez, Alocen, Carroll, Garuba eta Tisma.

Epaileak: Radovic, Bissang eta Majkic.

Pabiloia: Buesa Arena

Ordua: 21:00 (Radio Vitoria)