Itxi

Baskonia

Endesa liga

Ivanovic: 'Kanaria Handiko kantxa oso zaila da'

Erredakzioa

Montenegroko entrenatzaileak publikoak eragin handia izango duela azpimarratu du.

  • Caja Laboralak bere bigarren garaipena lortu nahi du Kanaria handiaren kontra. Argazkia: EFE

    Caja Laboralak bere bigarren garaipena lortu nahi du Kanaria handiaren kontra. Argazkia: EFE

Caja Laboraleko entrenatzaileak, Dusko Ivanovicek, asteazkenean Kanaria Handiaren kantxan jokatuko duten partida “oso zaila” izango dela azpimarratu du, hango zaleek asko laguntzen dutelako. Bestalde, Montenegrokoak Kanarietako taldearen kalitatea nabarmendu du: “Denboraldi honetan aurrekoetan baino talde osatuagoa dute eta anbizio handiagoak ditu, beraz”.

Liga Sevillako Cajasolen kontrako partida irabazita hasi eta gero, Gasteizko taldeak hiru irteera izango ditu jarraian, eta hori dela eta, entrenatzaileak defentsaren garrantzia azpimarratu du: “Liga hasiera honetan, erasoan oraindik bizitasun handiagoa behar dugun honetan, defentsak are garrantzi handiagoa hartzen du”.
Azkenik, jokalariei jokoaren alor guztietan laguntzeko eskatu die, horrela “talde handia” egingo baitute.